XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Indar bai, baina horrela jaiIa hiru urtetako maila guztietako zalantza eta negoziaketaren ondoren, azkenean Indarreko lantegi berriari bidea ireki zitzaion, enpresa eta bertako langileei etorkizunerako bideragarritasun plangintza ahalbidetuz.
Bere garaiean, Zamudioko
Horretarako N-1 errepidearen ondoan dagoen
Egitasmo honen arabera, oraingo Indar-en orubean ia 150 etxebizitza eraikiko ziren eta oraingo baratzetan (Igartzako Jauregiaren inguruan eta piszinetaraino) beste 150 eta zehaztu gabeko kirol ingurune bat.
Hitzarmen honen onespena pasa den arazoaren 19an Udalbatza berezian lortu zen, soilik Herri Batasuna aurka agertu zelarik.
Gu ados gaude Indar enpresaren etorkizuna lantzerakoan, ados egon gaitezke egungo lantegian etxebizitzak eraikitzearekin (beti ere babes ofizialekoak izatekotan), baina ez gaude inola ere ados Igartza Jauregi ondoan egin behar diren beste 150 etxebizitzekin, pentsatzen dugulako ingurune hori Beasaingo herritarroi geratzen zaigun aisialdi, kirol gune...
Gobernuan dauden taldeek (PNV, EA, PSOE) esaten dute hartu berri den erabakia legealdiko, eta behar bada azken urteotako, garrantzitsuena izan dela, Indar Beasainen geratzea lortzen delako eta herri irteera-sarrera bati hirigintza ikuspegi aldetik lotura egokia ematen zaiolako.
Ba guk uste dugu garrantzitsuena ez dela Indar Beasainen geratzea (ahaztu gabe erakunde desberdinetatik jasotako laguntzak ia 4.000 milioietakoak izan direla), Goierrin geratzea eta bere etorkizuna ziurtatzea baizik, eta horretarako hartu den erabakia
Guretzat, herritarren interesetarako hobe da dirua hipotekatzea eta ez herriak dituen lur zoruak, azken hauek gure herrian zoritxarrez ia agortu dituztelako.
Gure planteamenduak auzi honetako bi aldeak kontutan hartzen ditu: Indar eta bertako langileak alde batetik eta, Beasaingo herritar ororen interesak.
Beasaingo arazo nagusienetako bat etxebizitzarena da, eta jakinda ia 1.000 hutsik daudela, Gobernuko taldearen politika beti izan da eraikitzen jarraitzea.
Horrela, epe laburrean beste 2.000 etxebizitza eraikitzea aurrikusten dute. Norentzat?...
Badirudi, eta beti berdina defendatu dute, egunen batean Goierriko erdigunea izango dela Beasain eta jasoko duen biztanle igoera horretarako etxebizitza horiek behar direla.
Ba azkeneko urtetako hiritar-zentsoa ikusiz gero garbi ikusten hori ez dela horrela eta biztanle kopurua aspaldi egonkortasun batetara iritsi dela.
Beraz, Indarri irtenbide egokia eman behar zaio, bai, baina ez gure lur zorua betirako hipotekatuz.
Guk uste dugu Herria egiten dela bertan bizi, zergak ordaindu, direnei bizitzeko baldintza hoberenak emanez edo eskainiz, eta hau ez da lortzen etxebizitzak eraikiz.
Joxe Arotzena Irastortza
Beasaingo HBko zinegotzia